Airearen kalitatea

Eusko Jaurlaritzari "benetako pausoak emateko" eskatu dio Durangoko Udalak Airearen Kalitatearen Mahaiaren lehenengo batzarraren ostean

Anboto 2020ko aza. 4a, 08:41

@PVasco_EuskoL

Martitzenean bildu zen lehenengoz Durangoko airearen kalitatea lantzeko sortu den foroa. Bertan bildu ziren Durangoko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoak, udaletxeko teknikariak, Durangairea plataformako kideak, eta Durangoko enpresa batzuetako ordezkariak. 

"Mahai hau tresna bat da, denon artean urrats berriak eman ditzagun Durango garbiagoa, osasuntsuagoa eta iraunkorragoa izan dadin", azaldu dute Aritz Bravo eta Jorge Varela udal ordezkariek. Foroa sortzeak duen garrantzia nabarmendu dute, baita ere, Bravok eta Varelak. "Emandako pausoa oso urrats garrantzitsua da, orain arte ez baita egin halakorik. Orain, lehen urrats honen ostean, ibilbide orria zehazten hasiko gara".

Bestalde, Tecnalia enpresako teknikariak Legebiltzarrean egon dira, Durangoko Udalarentzako eginiko ikerketa azaltzen. Mikel Otero (EH Bildu) eta Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos - IU) legebiltzarkideek eskatu zuten Tecnaliako ordezkarien agerraldia. Jasangarritasun, Ingurumen eta Ingurune Naturalaren Batzordean egin zuten agerraldia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!