Airearen kalitatea

EAJk beharrezkotzat jotzen du Ingurumen saileko teknikariek Durangoko Airearen Kalitatearen Mahaian parte hartzea

Anboto 2020ko aza. 3a, 20:00

Gaur bildu da lehenengoz Durangoko Udalak martxan jarritako Airearen kalitatearen mahaia. Talde jeltzaleak "elkarlanerako prest" dagoela azaldu du ohar baten bidez, hala ere, "eszeptiko" irten da lehen bilera horren ostean, "lan taldea eraginkorra izan dadin" Eusko Jaurlaritzako Ingurumen saileko teknikari adituen parte hartzea "derrigorrezkoa" izan behar duela adierazi ostean. 

EAJk positibotzat jo du foroaren sorrera, "betiere, airearen Durangon airearen kalitatea hobetzeko baliabidea baldin bada"; mahaia bera "iragarritakoa baino urtebete geroago" jaio dela kritikatu du, baina: "legegintzaldiko lehen sei hilabeteetarako proposatutako hamabost neurrien artean zegoen", azaldu dute jeltzaleek oharrean.

Azken hamabost urteetan eginiko "azterlan eta jarduketei" esker, Durangoko airearen kalitatea "2005ean baino hobea" dela nabarmendu dute jeltzaleek, baita ere. "Oraindik badago hobetzeko aukera. Inplikatutako eragile guztien lankidetzatik jarraitu behar dugu lanean, helburu zehatzekin eta erakunde eskudunen eta eragileen artean koordinatutako eta adostutako ekintza-plan batekin, Durangon eta Durangaldean airearen kalitatea hobetzeko neurri zehatzekin", amaitu dute oharra. 

.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!