[BIDEOA-INKESTA] Autobus erabiltzaileak, jende-pilaketekin kezkatuta

Joseba Derteano / Ekaitz Herrera 2020ko aza. 3a, 13:59

Sei lagunetik gorako batzarrak debekaturik daudela eta, autobus erabiltzaile askori kontraesankorra egiten zaie ordu jakin batzuetan autobus publikoetan ikusten den irudia. Sare sozialetan hainbat erabiltzailek salatu du lanera edo unibertsitatera joan behar den orduetan jende pilaketak ematen direla autobus barruetan, baita errefortzuzko autobusa ipini arren ere. Durangon, Madalenako geltokira bertaratu eta hainbat erabiltzaileren iritzia jaso du ANBOTOk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!