Helburu bikoitzagaz antolatu dute ekimen hau Gerediagak eta Musika Bulegoak. Alde batetik, euskaraz sortzen duten musikariek beraien burua aurkezteko aukera izango dute; bestalde, programatzaileek sortzaileak bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte.
Izena emateko epea azaroaren 13ra arte egongo da zabalik. Musikariek www.durangokoazoka.eus webgunean dagoen galdetegia bete beharko dute, prgramatzaileek ostera, Musika Bulegoaren bidez eman beharko dute izena.