Lehenengoz, Gansok bideo proiekzioak ere erabiliko ditu antzezlan batean. Familia osoarentzako ikuskizuna da. Gansok Alpharen hiru emanaldi eskaniko ditu, lehenengoa gaur; zapatuan eta domekan ere egongo da ikusgai. Emanaldi guztiak 18:00etan izango dira. Sarrerak San Agustinen bertan, Arte eta Historia museoan edota Kutxabanken bitartez erosi daitezke.
Kultura, segurua
Osasun egoerak baldintzaturiko sasoian, San Agustin kulturgunetik kultur ikuskizunetara joateko deia egin dute egunotan, eta kultura segurua dela gogoratu dute beste behin ere.