Urteurren berezia izango da hau. Kultur proiektu herritarrak norabide berria hartuko du datorren urtetik aurrera. Antzokiaren itxierak erreakzio kate luzea sortu du. Urteotan euskararen eta euskal kulturaren arnasgune izandako espazioak aurrerantzean ere helburu hori mantentzea da gehienen eskaera. Eraikina Durangoko Udalaren esku geldituko da urte amaieran. Udal arduradunek aurreratu dutenez, hausnarketa prozesu bat hasiko dute herritarrekin eta eragileekin. Inoiz baino gehiago, ez diamante ez perla ez urre gorririk, alegrantzia baino ez dago hoberik.