Itziar Alberdi preso durangarra Madrildik Logroñoko kartzelara gerturatuko dute

Anboto 2020ko urr. 27a, 16:45

Madrilgo Estremera kartzelan egon da orain arte.

Espetxe Instituzioen Idazkaritza Nagusiko iturriek ANBOTOri baieztatu diotenez, Itziar Alberdi preso durangarra Madrilgo Estremera kartzelatik Logroñora (Errioxa) gerturatuko dute. Alberdi durangarra 2014an atxilotu zuten Mexikon, 22 urte ihes eginda egon ostean.

Beste preso batzuk ere gerturatuko dituztela informatu du 'naiz.eus' hedabideak bere webgunean. Joseba Borde, Aitor Esnaola, Karmelo Lauzirika, Juan Jesús Narváez, Ibai Aiensa, Mikel Aiensa eta José Juan García dira preso horiek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!