Hilerrian jende-pilaketak ekiditeko protokoloa aurkeztu du Durangoko Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 27a, 11:08

Domusantu eguna dela eta, hilerrian jende-pilaketak ekiditeko protokoloa diseinatu du udalak.

Udalak hiru behargin kontratatuko ditu segurtasun neurriak uneoro betetzen direla ziurtatzeko. Hilerrira sartu ahal izateko sarrera bakarra egongo da erabilgarri: ate nagusia. Bisitariek 30 minutuz egon ahal izango dute barruan, gehienez, eta gehienezko taldeak 6 lagunekoak izango dira. Udalak durangar guztiei eskatu die "eguneroko arlo guztietan bezala, hilerrian ere neurriak errespetatzen saiatzeko". 

Urriaren 30era arteko egunetan 9:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Urriaren 31n, 8:00etatik 21:00etara. Azaroaren 1ean, 7:00etatik 20:00etara irekiko da. Azaroaren 2an, berriz, 9:00etatik 19:00etara.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!