Durangoko Euskaraldiaren lokala zabalik egongo da bihartik aurrera

Anboto 2020ko urr. 26a, 16:41

Euskaraldiko lokalaren kokalekua.

2018ko edizioan bezala, aurten ere Euskaraldiko lokala zabalduko dute Durangon. Oraingoan, lokala Zumalakarregi kalea 2 helbidean dago, 'Naranja' denda zegoen lekuan.

Aurtengo edizioan Euskaraldiko izen-ematea internet bidez egitea sustatu gura dute, "hori delako seguruena bizi dugun sasoi honetan", ohar batean azaldu dutenez. "Dena dela, inork arazorik badu, Euskaraldiko lokalean izena emateko aukera egongo da".
 
Lokalak herritarrei informazioa emateko gune moduan funtzionatuko du batez ere, eta Euskaraldiko banderolak erosteko aukera egongo da. Euskaraldia hasi aurreko egunetan txapa banaketa masiboa egingo dute bertatik, aurreko edizioan bezala.
 
Datozen 3 asteetan hauxe izango da ordutegia:

- Asteartetan: 18:00 - 20:00
- Ostegunetan: 18:00 - 20:00
- Larunbatetan: 11:30 - 14:00
 
Euskaraldia hurreratu ahala, ordutegi zabalagoa izango dugu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!