Isurketekin amaitzeko Tabira inguruan lanak burutu ditu Durangoko Udalak

Anboto 2020ko urr. 23a, 13:44

Durangoko Udalak Tabira inguruan azken urteetan errekara isurtzen ziren ur zikinak geldiarazteko lanak burutu ditu. Lanak egiteko 10.912 euroko aurrekontua izan du. Lanekin Mañaria errekaren ur kalitatea hobetzea espero dute. 

Udaletik azaldu dutenez  udan, brigadak isurketa horien jatorria bilatzeko lanak egin zituen, eta ur zikinen sarean bi puntutan euri-uren sareari txarto konektatuta zeudela ondorioztatu zuten. Zehazki, Tabira-Intxaurrondoko jolas parkearen aurrean lokalizatu zuten puntu bat, eta bestea Arriluzeaga kaleko zubiaren parean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!