Ertzaintzak anbulatoriora eraman behar izan ditu bi gazte, haien buruak "autolesionatzen" ari zirelakoan

Anboto 2020ko urr. 22a, 18:38
Artxiboko irudia

Gazte biek epaitegitik irten dute arratsalde honetan (Ertzaintzak ez du zehaztu zer dela eta zeuden epaitegian). Ezkurdiko plazara ailegatu direnean "haien buruak autolesionatzen hasi dira", Segurtasun Sailak esan duenez. Ertzaintzaren agenteek eta udaltzaingoak bertatik bertara ikusi dute gertatzen ari zena. Horren aurrean, bi gazteak geldiarazi dituzte. Anbulatoriora eraman dituzte zauriak sendatzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!