Aginako 2004an espetxeratu zuten. Frantzian egon zen lehenik. Gero, Espainian dispertsatuta. Bere amak eta lehengusinak auto istripua izan zuten 2013an, bera bisitatzera zihoazela. 2020ko otsailera arte zeukan zigorra ezarrita. 2019ko urtarrilaren 31n gelditu zen aske. Egun hartan irten zen Valentziako Picassenteko kartzelatik. Audientzia Nazionalak bere zigorra etetea erabaki zuen, defentsak osasun arazoengatik eskaria egin eta gero. Aitziber Coello preso ohia bere bikotekidea da. Coello aurtengo maiatzaren 2an irten zen kartzelatik.