"Durangon preso geunden emakumeok, oso ondo konpontzen ginen elkarrekin"

Anboto 2020ko urr. 22a, 13:00

Durango 1936 Kultur Elkarteak asteburu honetarako aurreikusita zuen 'Agurrik Gabeak' ekimena bertan behera utzi behar izan dute Durangon bizi den egoeragaitik. Aurten emakumeen kartzelan egondakoei gorazarre egitea zen helburua. Kalean ezin denez, elkarteko webgunea erabili dute garai zail hura bizi izan zutenen istorioak kontatzeko; tartean, Rosario Sanchez Mora-rena, 'Rosario, la Dinamitera' legez ezagunagoa.

Durangoko kartzelan preso egon zen emakumeetako bat da (Bilbo eta Saturrarango kartzelak ere ezagutu zituen). Hain zuzen, aurten 80 urte betetzen dira Durangoko kartzela itxi zutenetik.

Lehenengo Getafeko (Madril, Espainia) kartzelan egon zen  Rosario Sanchez eta handik Durangora tokialdatu zuten. Maria Gorosarrik 2009. urtean egindako elkarrizketan sasoi latz hura gogoratu zuen. Gutxienez, presoen artean ondo konpontzen ei ziren, esaterako, irakurtzen zekienak ez zekienari erakutsiz.

Hona erreportaje osorako lotura Durango1936 Kultur Elkarteko  webgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!