Su hartu du San Faustoko etxe batek

Anboto 2020ko urr. 21a, 19:08

Logela batean piztu da sua eta ez dago zauriturik.

18:30 inguruan sua piztu da San Fausto auzoko etxe bateko logela batean. Ertzaintzak ANBOTOri jakitera eman dionez, sua piztu den momentuan umeak bertan zeuden eta beraiek eman dute abisua. Momentu honetan suhiltzaileak lanean ari dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!