Abenduaren 4tik 8ra ospatuko da 2020ko Durangoko Azoka. Koronabirusaren eraginez, Landako Azokan ez da erakusmahairik egongo, eta salmenta guztiak internet bidez egingo dira, www.durangokoazoka.eus helbidean.
Durangaldeko sortzaile, argitaletxe, diskoetxe, ekoizpen enpresa, banatzaile edo erakundeek saltzen dutenaren %100 jasoko dute, esan bezala. Gainontzekoei %12 kobratuko zaie kudeaketa eta logistika gastuengatik. Izena emateko, gerediaga@durangokoazoka.eus helbidera idatzita, edo 94 681 8066 telefono zenbakira deituta. Azaroaren 2a baino lehen eman behar da izena.