Neurri berriak hartzeko Urgentziazko Bozeramaileen Batzordea deitu du Durangoko Udalak

Anboto 2020ko urr. 21a, 13:16

"Herri modura lan egiteko" garaia dela adierazi du Durangoko Udalak. Bihar goizean, urriak 22, egingo dute batzordea.

Udalaren eskumenen artean dauden neurriak eztabaidatuko dituzte batzordean. "Udalak ezingo du Eusko Jaurlaritzak edota Espainiako Gobernuak harturiko neurririk gogortu" azaldu dute udaleko iturriek.

Osakidetzako arduradunekin partekatuko dira ostean neurri hauek.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!