PCR probak egiteko gaurko hitzordu guztiak agortu dira Durangon

Anboto 2020ko urr. 20a, 16:24

Landako Erakustazoka hasia da PCR baheketa selektiboaren lehen herritarrak hartzen. Gaur 200 test inguru egingo dituzte. Hurrengo egunetan, 1.800 bat proba egingo dituzte, egunero. Guztira 11.000 herritar inguru daude borondatezko proba egitera deituta.

Minutu bakoitzean, PCR proba bat. Iñaki Agirrebeitia Durangoko Lehen Mailako osasun arretako buruaren arabera, minutu gutxi batzuk nahikoa dira PCR proba egiteko. Hasiak dira jada. Ateak zabaldu dituzte Landako Erakustazokan eta dagoeneko hasiak dira lehenengo durangarrak testatzen. Arratsalde honetarako prestatutako hitzordu guztiak beteta daude, eta herritarrak hurrengo egunetarako txanda eskatzen hasiak dira. 

Testa egitea borondatezkoa den arren, baheketak are eta fidagarritasun handiagoa izango luke zenbat eta herritar gehiago bertaratu. 946032880 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!