"Gura esku dago haur eta nerabeetan pentsatutako Durango eraikitzen hastea", esan du Ima Garrastatxu alkateak. Bide horretan hezkuntza formalaren eta ez formalaren "osagarritasuna eta bide komunak jorratzeko beharra" nabarmendu du, eta gurasoen eta komunitate osoaren inplikazioa "ezinbestekoa" izango dela gehitu du. Elkarlan horren bidez ondorengo printzipioak jorratu gura dituzte: aniztasunaren aberastasuna aitortzea, sustraiak eraikitzeko bideak erraztea, euskaraz bizitzeko eta gozatzeko aukerak eskaintzea, haurren eta naturaren arteko harremanak garatzea eta haurrei zein nerabeei ahotsa ematea.
OinHerri Herri Hezitzaileak elkarteak denbora darama haurren hezkuntza eta aisialdia beste modu batera antolatzeko moduak aztertzen, teoria eta praktika uztartuz. Bere helburua da, herrigintzatik abiatuta, benetako parte-hartzea bultzatzea eta balio hezitzaileak hedatzea. "Pozez, ilusioz eta konpromisoz hartzen dugu hemendik aurrera Durangorekin elkarlanean aritzea", azaldu du Amaia Etxabe Oinherriko kideak.
Bukaeran lankidetzarako hitzarmena sinatu dute. Durangoko Udaletik Imma Garrastatxu alkateak (EH Bildu), Julian Rios alkateordeak (Herriaren Eskubidea), eta, Malen Urkullu (EAJ) eta Jesssica Ruiz (PSE) zinegotziek sinatu dute.