Abereek entzungo balute lehenengo lan luzea aurkeztuko du Raitxek Plateruenean. Raitx proiektuaren sustatzailea Rakel Arenaza Acedo donostiarra da, eta beragaz batera Esti Beraza eta Xaba Ramirez igoko dira taula gainera. Pop doinu intimistak proposatuko dituzte, besteak beste.
Ondarroatik Euskal Herrira
Redstone jaialdiak bosgarren edizioa du aurtengoa. Ondarroan (Bizkaia) jaio zen, hango eskaintza kulturala aberasteko. Egun, baina, zirkuitu itxura hartu du, eta Durangoko Plateruenean, Iruñeko Katakraken eta Bilboko Biran egiten dituzte emanaldiak.
Bosgarren edizio honetan Raitxez gainera, kontzertuak eskainiko dituzte Jon Gurrutxagak, Micek, Pettik, Maite Larburuk, Pelaxek, Eneritz Furyakek, Joseba Irazokik, Joseba B. Lenoirrek eta Gaizka Insunzak.