Aurten 'Jairik ez' Durangon

“Egun hauetan denok ipini behar dugu gure aldetik, dena ondo irten dadin”

Anboto 2020ko urr. 9a, 09:30

Durangoko Alde Zaharreko tabernarien elkarteko presidentea da Mila Eizmendi. Mesoi Barria tabernako jabea da. Arduratuta daude 'jairik ez' egunotan gertatu daitekeenagaz.

Badatoz San Faustoak jairik egongo ez den arren. Arduratuta zaudete?
Bai, oso arduratuta gaude. Gustatuko litzaidake zubi honetan oso eguraldi txarra egitea, tximistak eta trumoia. Zubi luzea izango denez, posible da jendea kanpora joatea. Denon esku dago arduraz jokatzea, eta horregaitik espero dut jendetzarik ez egotea.

Udalagaz lanketa bat egin duzue. Bizi duzuen egoera eta udalaren protokoloa izan dira langaiak. Tabernariak gustura geratu zarete?
Batzar bi egin ditugu udalagaz eta pozik geratu gara.  Hala ere, egunotan txarto-ulerturen bat egon da. 

Bezeroek ulertzen dute egoera zein den?
Ulertzen dute, baina arau guztiak ehuneko ehunean betetzea ez da erraza. Gu ez gara poliziak eta ez dugu izan gura ere. Horregaitik, egun hauetan denok ipini behar dugu gure aldetik, dena ondo irten dadin. Egunotan ondo lan egin gura dugu, jendetzarik barik.

Tabernen biziraupenean Durangoko jaiak eta Azoka garrantzitsuak dira urtea positiboan amaitzeko. Orain zer egoeratan zaudete?
Durangoko ostalaritzan ekimen bi horiek salbatzen zuten urtea orain arte. Egoera honetan, urtea galdutzat ematen dugu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!