Atzoko indarkeria matxista kasua gaitzetsi du Durangoko Udalak

Anboto 2020ko urr. 8a, 16:10

Aurtengo martxoan egindako adierazpen instituzionalaren irudia. ARTXIBOA.

Durangoko Udalak atzo herrian jazotako indarkeria matxista kasua gaitzetsi eta arbuiatu du. Protokoloa aktibatuta dago eta herritarrei dei egin die eragile feministek antolatu ditzaketen mobilizazioetan parte hartzera.

Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen atzo indarkeria matxistarekin lotuta. Kalebarrian egin zuen atxiloketa. Horren aurrean, honako jakinarazpen hau kaleratu du udalak:

1. Gaitzespena eta arbuioa agertzea eraso honen aurrean eta emakumeen kontrako edozein indarkeria kasuren aurrean.
2. Gertatukoaren berri izan dugun unetik II. Protokoloa aktibatu dugu, informazio guztia batu, erakundeen arteko erantzuna koordinatu eta erasoa jasandako emakumeari eta honen inguruari arreta eskaini zaio.
3. Herritarrei dei egiten diegu mugimendu feministak deitu ditzakeen gaitzespen ekitaldietan parte hartzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!