Durangoko Azokako produktuak Landakoko erakusmahaietan barik Internetetik salduko dira

Anboto 2020ko urr. 8a, 11:20

Abenduaren 4tik 8ra Durangoko Azokaren 55. edizioa ospatuko da. Aurtengoa ezohikoa izango da.

Gaur goizean emandako prentsaurrekoan Gerediaga elkarteko kideek jakitera eman dutenez aurten ez da erakusmaharik egongo Landako gunean eta produktu guztiak denda birtualean erosi ahal izango dira. Durangoko Azokako webgunean denda birtuala egongo da estreinakoz eta azokazaleek bertan erosi ahal izango dituzte produktuak, abenduaren 4tik 8ra bitartean.

Horrez gain, kontzertu eta aurkezpenak egiteko aurten bi gune egongo direla aurreratu dute antolatzaileek. Guneak Plateruena Kafe Antzokian eta Landako Gunean egongo dira kokatuta. Bertan diziplina ezberdinetako ikuskizun eta ekitaldiak egongo dira: kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak...  Zuzeneko ekitaldi hauek aforo mugatua izango dute eta erreserba aldez aurretik egin beharko da. Hala ere, zuzenekoak streaming bidez jarraitzeko aukera ere egongo da. 

Ane Pikaza kartelaren egilea

Egueneko goizeko prentsaurre- koa aurtengo kartela aurkezteko ere baliatu zuen Gerediaga elkarteak. Ane Pikaza artista bilbotarrak egin du 55. edizio honetako irudia; testuinguru gris batean, kolorez betetako bihotz bat irudikatu du 'TaupaDA! leloari jarraituz. "Kultura mugimenduan dagoen zerbait dela azaleratu gura nuen, egoerarik latzenetan ere kolore biziz loratzen dena", azaldu du ilustratzaile bilbotarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!