Kulturgunearen itxiera "kezkagarritzat" jo du Euskal Herrian Euskarazek, eta, euren ustetan, koronabirusaren agerpenak "areagotu" egin du aurretik zetorren "egiturazko eraldaketa sozial, kultural, teknologiko, ekonomiko eta politikoa". "Plateruena ixtearekin euskarak arnasgune erreferentziala galduko du eta euskal kulturak azpiegitura oso garrantzitsua".
"Instituzioak presionatzeko eta herri eta hizkuntza-komunitate gisa galbidera garamatzaten joera linguizida eta uniformizatzaile horiei aurre egiteko" garaia dela adierazi du, horrez gainera, Euskal Herrian Euskarazek, horregatik, kalera irtetzeko deia egin du.