Durangoko Udala tabernetako, jatetxeetako eta txokoetako arduradunekin bilduko da gaur eta bihar

Anboto 2020ko urr. 1a, 08:53

Bilera hauen helburua, ostalarien iritziak entzutea izango da. Durangoko Udalak astelehenean ekin zion  batzar sortari, ez-jaietarako irizpideak adosteko.

Urriaren 9tik 18ra bitartean ziren ospatzekoak Durangoko jaiak. "Data hauek bizi dugun egoera larrian beste arazo bat ez izateko lanean gabiltza. Herritarrei arduraz jokatzeko eskatzen diegu, gure esku baitago egoera ez okertzea", azaldu dute udal iturriek.

Astelehenean Jai Batzordeko kideekin batu ziren, baita, alderdi politikoetako ordezkariekin eta jaiekin harremana duten sektoreko kideekin.

Horrez gainera, protokolo bat zehazten ari dira Udaltzaingoarekin eta Ertzaintzarekin batera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!