26 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean; horietatik 14 Durangon

Anboto 2020ko ira. 30a, 12:37

14 kasu atzeman zituzten atzo Durangon, 5 Berrizen, 3 Otxandion eta bina Iurretan eta Zaldibarren. 

EAEn, 9.741 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 432 positiboak izan ziren: 198  Bizkaian, 383 Araban eta 138 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 13, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 56 pertsona ZIUn daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!