Durangoko umeek eta gazteek zabalik dute igeriketa eta ur-jardueretan izena emateko epea

Ekaitz Herrera 2020ko ira. 29a, 11:36

8 eta 15 urte bitarteko umeek zabalik dute ikastaroetan izena emateko aukera. 2015ean eta 2016an jaiotakoak, berriz, urriaren 1ean inskribatu ahalko dira. Jardueretan lehentasuna izango dute konfinamendua baino lehen zerbitzuaren erabiltzaileak ziren umeek.

Durangoko Udalak, Durango Kirolak entitatearen bitartez, igeriketa eta ur-jardueretan izena emateko epea zabaldu du umeentzat eta gazteentzat. Ikastaroak modu mailakatuan hasiko dituzte. Hainbat data jakinarazi ditu udalak.

2015ean eta 2016ean jaiotako umeei urriaren 1ean zabalduko zaie zerbitzuan izena emateko epea. Dena dela, pandemia baino lehen zerbitzuak erabiltzen zituzten umeek lehentasuna izango dute, eta, horiek, irailaren 29an edukiko dute izena emateko aukera. 

8-9, 10-11 eta 12-15 urte arteko umeek zabalik dute dagoeneko izena emateko epea. Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dituzte.

Segurtasun arauak:

  • Aldagelan ezin da dutxarik erabili. Igerilekuetako barruko dutxak baino ezingo dira erabili kloroa kentzeko.
  • Ezin da lehorgailurik erabili.
  • Aldagelan egon daitekeen gehienezko denbora 5 minutukoa izango da igerilekura sartzean. 10 minutukoa handik irtetean.
  • Maskara erabili beharko da igerileku barrura sartu arte

Martxoko itzulketak
Martxoan zerbitzuan izena emanda zeudenek aukera izango dute diru-itzulketa eskatzeko. Itzulketa epea 2021eko ekainera arte egongo da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!