1936ko irailaren 25a: bonbardaketa eta fusilamenduak

Durango 1936 Kultur Elkartea 2020ko ira. 25a, 14:13
Gerediaga Elkartea

84 urte atzera, 1936ko irailaren 25ean faxisten hegazkinek lau bonba jaurti zituzten Durangon, horietako bat Ezkurdiko frontoian.

Hamabi lagun hil zituen bonba horrek. Frontoian pilotan eta inguruan atseden hartzen ari ziren milizianoak eta errefuxiatuak izan ziren hildakoak. Tartean ez zegoen durangarrik. Hildako milizianoen kideek, mendekuz, Durangoko kartzela asaltatu eta preso zeuden hogeita bi durangar bertatik atera eta uriko kanposantuan fusilatu zituzten. Ertz asko dituen gai honi buruzko gogoeta egin du Durango 1936 Kultur Elkarteak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!