Prostituzioaren abolizioaren aldeko kanpaina hasi du Andereak elkarteak

Anboto 2020ko ira. 25a, 13:36
Argazkia: Javi Mar Flo

Eguenero egiten duten elkarretaratzea baliatuz atzo lehenengo ekimena egin zuten. 

Euskal Herriko Mugimendu Abolizionistako kide diren Durangoko Andereak elkarteko kideek prostituzioaren abolizioaren aldeko kanpaina bat hasi dute. Elkartetik jakitera eman dutenez, eguenetako elkarretaratze batzuetara prostituzioaren abolizionismoa eramango dute. 

"Emakumeak ez gara merkantzia" oihukatuz, Estatu Espainiarreko erakunde abolizionistek eskatzen duten lege abolizionista bultzatu gura du Andereak elkarteak. Horrez gain, prostituzioa indarkeria matxistaren muturreko forma bat dela salatzen dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!