Durangoko EAJk dio ez dagoela proposamen adosturik ordenantza fiskaletan eta OHZaren igoerari "gehiegizkoa" deritzo

Anboto 2020ko ira. 23a, 20:15

Gaurko antolaketa batzordean ez parte hartzea erabaki dute, protesta moduan. Ohar batean azaldu dutenez, ordenantza fiskalen proposamenaren gaineko informazioa eskatua zuten idatziz, baina "ukatu" egin zieten, gaurko batzordera  bideratuz. Gobernu taldeak batzarraren aurretik informazio hori hedabideetara bidali izana salatu dute.

Jeltzaleek argitu dute proposamen horrekin ez daudela ados eta ez dutela lanketan parte hartu. Komertzioan eta industrian Ondasun Higiezinen Zergako "gehiegizko igoera" arbuiatu dute, "ahaztu gabe etxebizitzetan proposatzen diren igoerak". EAJren ustez orain ekonomia berpizteko eta komertzioari zein enpresa-sareari laguntzeko "apustu irmoa" egin behar da eta gobernu taldearen proposamena "zartako" bat da bide horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!