Larrinagatxuko erretxakoa konpontzeko lanak hasi dituzte

Ekaitz Herrera 2020ko ira. 22a, 09:59

Durangoko Udalak azaldu du errekatxoa aspaldidanik ari dela errepidea kaltetzen eta horrek auzorako sarbidea isolatzeko arriskua ekar lezakeela. Hori ekiditeko asmoz hasi dituzte lanak.

Adif enpresak errekatxoa desbideratu zuen 2011n, Durango eta Zornotza arteko Abiadura Handiko Trenaren plataforma eraikitzeko obrak zirela-eta. Orain, Durangoko Udalak errekatxoa konpontzeko lanei heldu behar izan die. Lanek ia 13.766 euroko aurrekontua dute (BEZ zerga kontuan hartu barik). Lanak lau asteren baitan amaitzea espero dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!