80 ekitaldi baino gehiago egongo dira Durangoko Kultur Aro zikloan

Aritz Maldonado 2020ko ira. 21a, 16:23

Durangoko Uda Kulturaz Blaik kultur zikloaren jarraipena izango dena aurkeztu dute gaur. Bi bertso saio, Ganso&cia konpainiaren Alpha ikuskizunaren estreinua eta Gontzal Mendibilen kontzertua egongo dira, besteak beste.

Juanan Bueno eta Jorge Varela udal ordezkariek Uda Kulturaz Blai zikloak edukitako harrera ona azpimarratu dute, eta kulturak "Durangoren berraktibazioan" duen garrantzia nabarmendu dute. "Apustu indartsua egin dugu kulturaren alde, eta Durango erreferentziazkoa bihurtu da arlo honetan", esan du Buenok; Varelak, kultur ekitaldietarako prestaturiko protokoloaren efikazia azpimarratu du. "Udan kultur egitarau aberatsa eduki dugu Durangon, eta gainera, segurua dela nabarmendu gura dugu".

Irailaren 24an hasi, eta azaroaren amaierara arte iraungo du ziklo berri honek. 80 ekitalditik gora egingo dira Durangon, besteak beste, Gontzal Mendibil eta Luhartzek kontzertuak eskainiko dituzte; Miren Amurizak eta Askoa Etxebarrietak La Pulga bertso-flamenko ikuskizuna eskainiko dute, eta Andoni Egañak, Onintza Enbeitak eta Gorka Pagonabarragak bertso saioa eskainiko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!