Andereak elkarteak eguenetako elkarretaratzeei ekingo die ostera

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 17a, 15:39

Etenaldiaren ostean gaur lehenengo elkarretaratzea egingo du Andereak elkarteak. Kontzentrazioa 20:00etan izango da, eta elkarteko kideek azaldu dute pandemiak eskatzen dituen segurtasun neurriak hartuko dituztela. 

Oharrean herritarrei egueneroko elkarretaratzeekin bat egiteko deia egin diete. "Indarkeria matxista emakume guztioi eragiten digun arazoa da eta".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!