Durangoko elkarteek zabalik dute diru-laguntzak eskatzeko aukera

Ekaitz Herrera 2020ko ira. 16a, 12:12

Durangoko Udalak herriko elkarteak laguntzeko diru-laguntzak kaleratu ditu. 134.496 euro bideratuko ditu elkarteak laguntzera.

Durangoko elkarteek euren egitasmoak garatzen laguntzeko diru-laguntzak eskatzeko aukera dute. Durangoko Udalak jakinarazi du 134.496 euro bideratuko dituela elkarteak laguntzera. Elkarte bakoitzaren izaeraren arabera multzokatu dituzte diru-laguntzak. 

  • 64.296 euro kultur ekintzak antolatzeko
  • 27.000 euro kirol ekintzak antolatzeko
  • 34.200 euro euskara sustatzeko egitasmoetarako
  • 9.000 euro aldizkako argitalpenetan euskararen erabilera sustatzeko

Bestalde  10.000 euro bideratuko dituzte 75 urte baino gehiago dituzten herritarren etxebizitzak eraberritzeko. 

Eskariak HAZen

Eskariak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan egin behar dira. Durangoko Udaleko erregistro orokorren eskariak aurkezteko aurretiazko hitzordua lotu beharko da dagokion teknikariagaz berba egiteko.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!