June Arbeo 11. tokian sailkatu da Espainiako txapelketan, eroriko eta guzti

Anboto 2020ko ira. 14a, 13:00

Asteburuan 3.000 metroko oztopoen proban –maila absolutuan– parte hartu zuen Madrilen. Eroriko batek eragotzi zion aurrerago amaitzea.

Proba amaitzeko itzuli biren faltan, oztopo batean estropezu egin eta “nahiko modu txarrean” erori zela kontatu du. Ondorioz, aurrekoek ihes egin zioten eta gainera, erorikoaren ondorioz, ezin izan zuen “eroso” korrika egin.

Jausi ez balitz, bosgarren edo seigarren sailkatzeko eta aurtengo bere markarik onena (10.30) hobetzeko aukerak zituela uste du atleta durangarrak. Azkenean honako hau izan zen bere denbora: 10.53.18. "Erorikoa izan arte oso sentsazio onekin aurkitzen nintzen eta horrekin geratzen naiz", adierazi du Arbeok.

Irailaren 26tik 27rako asteburuan 23 urtez azpiko Espainiako txapelketan parte hartuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!