Durangoko atletismo pista berrituak astelehenean zabalduko ditu ateak

Ekaitz Herrera 2020ko ira. 11a, 10:14

Amankomunazgoak babes neurriak zeintzuk diren jakinarazi du. Bertara sartzeko aurretiazko hitzordua beharko da. Erreserbak atletismopista.mdurango@bizkaia.org helbidean egin beharko dira. 

Amankomunazgoak astelehenean zabalduko du Durangoko atletismo pista berritua. Kirolariek hainbat babes neurri bete beharko dituzte instalazioa erabili ahal izateko. 10 atleta egon ahalko dira aldi berean, begirale batek lagunduta. Berez, kirola egiteko arropa etxetik jantzita eraman beharra azpimarratu dute, eta instalazioa arropa berarekin uztea eskatu dute. Dena dela, aldagelak erabili daitezkeela esan du Amankomunazgoak. Hori bai, gehienez ere 8 pertsona batu ahalko dira barruan eta maskara erabili beharko dute uneoro. Gimnasioa ere zabalik egongo da. 6 pertsona egon ahalko dira barruan aldi berean.

Instalazioak 09:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik. Erreserbak atletismopista.mdurango@bizkaia.org helbide elektronikoan egin behar dira.

Atletismo pistan hainbat berrikuntza lan egin dituzte azken hilabeteotan. Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, 600.000 euroko inbertsioa izan dute lanek.

Durangoko Udaleko Julian Rios alkateordea eta Aritz Bravo zinegotzia, atletismo klubeko ordezkariekin, gaur atletismo pistara egindako bisitan:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!