Eskola bonuak Durangoko 80 bat komertziotan erabili ahalko dira

Bonuak salgai daude astelehenetik. Turismo Bulegoan, Landako I Kiroldegian eta Arte eta Historia Museoan eskuratu ahal dira. 10 euroko bonuagaz, 20 euroko erosketa egin ahalko dute durangarrek. 

Herriko sozioekonomia biziarazteko planaren neurrietako bat da Eskola-bonuen kanpaina. Funtzio bi ditu: familiei eskolara bueltan laguntzea da helburuetako bat; herriko komertzioak laguntzea da bigarrena. Ekonomikoki garai zailak direla eta, herriko merkataritza txikiaren beharra azpimarratu du udalak: "Herriko familiei eta saltoki txikiei laguntzen saiatzen gara, eta, horregatik, beste neurri batzuen artean, aurreko urteetan kanpaina horietara bideratzen zen dirua hirukoiztea erabaki dugu". Kanpainak 30.000 euroko aurrekontua du. Agortu bitartean, bonuak irailaren 20ra arte egongo dira eskuragarri.

Honako komertzio hauetan erabili ahalko da Eskola bonua:

  1. ADOLFO DOMINGUEZ
  2. AGIRREZABAL ELEKTROTRESNAK
  3. ALFIL
  4. ALMACENES ARRASATE
  5. AMAIA
  6. AMANE
  7. ANDREU DECORACIÓN
  8. ARRI OINETAKOAK
  9. ARTESANIAS UNZUETA
  10. ARTISTINTA
  11. AZ IDEIAK
  12. BADAEZPADA
  13. BAMBAS
  14. BAMBINO
  15. BARDEZI
  16. BED ́S KOLTXOI DENDAK
  17. CALZADOS GOIEN
  18. CALZADOS KATY (GOIENKALEA)
  19. CALZADOS KATY (ZEHARKALEA)
  20. CALZADOS TABIRA
  21. CAN-CAN
  22. CHILOE
  23. CICLOS ITURRIAGA
  24. CURTIDOS RODRIGUEZ
  25. DTB
  26. EGUREN ELECTRODOM
  27. FARMACIA ORTOPEDIA UNAMUNZAGA
  28. FATIMA HOGAR
  29. FERCY
  30. FERRETERIA ELCAR
  31. FOLDER
  32. FOTO ARENTZA
  33. GAU TU
  34. GOIKER
  35. GORROÑO DECORACIÓN
  36. HAMPTON OSAGARRIAK
  37. INTTIMA
  38. IRELTXO
  39. IUNIK ILEAPAINDEGIA
  40. JOYERIA-RELOJERIA TABIRA
  41. K&L ILEAK
  42. LA BOTICA DE LOS PERFUMES
  43. LANDAKO OPTIKA
  44. LARRINAGA (ANDRA MARI)
  45. LARRINAGA (FRAY JUAN DE ZUMARRAGA)
  46. LIBRERÍA ETXEBARRI
  47. LOS CHICOS
  48. LUPASS OFICINAS
  49. LUZ DE VELAS
  50. MAITE
  51. MAKAWA
  52. MANCISIDOR 1866
  53. MI CASA
  54. MOVIL DENDA
  55. MUTIKO NEREKOPI
  56. NEU BE
  57. NI NEU
  58. OINBERRI ZAPATERIA
  59. OLIVER
  60. OPTICALIA DURANGO
  61. PAPO ́S MEN
  62. PARA TI PROVENZA
  63. RASSÉ
  64. SERGENT MAJOR DURANGO
  65. SILLERO
  66. SNOOPY
  67. SUSI
  68. SYLKE
  69. TEJIDOS MARGA
  70. URRIKE LIBURUDENDA
  71. URTXINTXA
  72. ZAPATERIA BOXCALF
  73. ZIXEK
  74. ZUBIZARRETA
Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.