Lointek Gernika garaile Emakumezkoen Euskal Kopan

Anboto 2020ko ira. 7a, 08:55
Euskal Saskibaloi Federazioa

Bizkaitarrek eraman dute denboraldiko lehenengo titulua, IDK Euskotreni 50-43 irabazi ostean. Azken txanpan erabaki zen partidua. 

Laugarrenean bai. Azken hiru finalak galdu ostean, Lointek Gernikak etxera eraman du astebeuru honetan Euskal Kopa. Gainera, zaleekin ospatu ahal izan zuten titulua, izan ere, 154 zaletuk finala jarraitu zuten Landakon, osasun neurriak jarraituta. 

Irailaren 3an jokatu ziren finalaurrekoak, publikorik barik. Lointek Gernikak 55-51 irabazi zion Tarbes talde frantziarrari. Bigarren finalaurrekoan IDK Euskotrenek 66-64 irabazi zion Kutxabank Araskiri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!