Irene Loizatek zilarrezko domina lortu du Espainiako Triatloi Txapelketan

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 7a, 08:53

Argazkia: Alusigma Peñota Dental

Irene Loizatek 1.500 metro egin behar izan zituen igeri, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika. 

Banyolesen (Herrialde Katalanak) jokatutako Espainiako Triatloi Txapelketan Irene Loizate durangarrak zilarrezko domina lortu du. Alusigma Peñota Dental taldeko triatleta helmugan bigarrena izan zen Paula Herrero asturiarraren atzetik. Podiuma, berriz, Maria Varok osatu zuen.

Gainera, Loizatek eta honen taldekideek taldeka ere zilarrezko domina lortu zuten. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!