Herriko sozioekonomia biziarazteko planaren neurrietako bat da Eskola-bonuen kanpaina. Funtzio bi ditu: familiei eskolara bueltan laguntzea da helburuetako bat; herriko komertzioak laguntzea da bigarrena. Ekonomikoki garai zailak direla eta, herriko merkataritza txikiaren beharra azpimarratu du udalak: "Herriko familiei eta saltoki txikiei laguntzen saiatzen gara, eta, horregatik, beste neurri batzuen artean, aurreko urteetan kanpaina horietara bideratzen zen dirua hirukoiztea erabaki dugu". Kanpainak 30.000 euroko aurrekontua du.
Agortu bitartean, bonuak irailaren 20ra arte egongo dira eskuragarri. Arte eta Historia museoan, Landako I kiroldegian eta Turismo bulegoan eskuratu ahalko dira. Erosleek dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Bakoitzak bi bonu erosi ahal izango ditu gehienez, eta ordainketa kreditu txartelagaz egin beharko dute billete bidezko kontaktuak ekiditeko.
Bestalde, udalak jakinarazi du merkataritza txikia sustatzeko beste neurri bat ipini duela abian. Udalak irailaren 30era arteko epea zabaldu du herriko saltokiek eta negozioek 500.000 eurora arteko diru-poltsa baten bidezz diru-laguntza jaso ahal izateko.
Eskola-bonuen saltokiak eta ordutegiak:
- Turismo Bulegoa (Kurutzesantu): astelehenetik domekara 10:00-14:30, eguazten,
eguen eta barikuetan16:00-18:30. - Landako I kiroldegia: astelehenetik barikura 8:00-16:00 eta zapatuetan 09:00-
14:00. - Arte eta Historia Museoa: martitzenetik barikura, 10:00-13:00 eta 17:00-20:00;
zapatuetan, 11:00-14:00 eta 17:00-20:00; domeketan 11:00 - 14:00