Segurtasun Saileko iturrien arabera, gizonezko bat errekara jausi da ibaiaren ertz batetik bestera pasatzen ari zela. Suhiltzaileak bertaratu dira, baina gizonezkoak errekatik bere kabuz irtetea lortu du inguruan zeuden herritarrek lagunduta. Arinki zauritu da, baina buruan kolpea jaso duela-eta, badaezpada, larrialdi zerbitzuek Galdakaoko ospitalera eraman dute gizonezkoa.