Lehiakideei gai bat, esaldi bat eta objektu bat esango zaizkie, eta horiek erabili beharko dituzte film laburra osatzeko. 500 euro banatuko dituzte saritan.
Berbarok helbide elektroniko bat erraztu du parte hartzaileek izena eman dezaten (laburesanda@berbaro.eus), hala ere, irailaren 11n bertan, 16:00etan Plateruenara agertzearekin nahikoa dela adierazi dute.