Kulturaren aldeko apustuaren baitan kokatu ditu Arantza Arrazola San Agustineko koordinatzaileak programazioa eta kulturgunearen irekiera. "kultura gure istorioak kontatzeko, ospatzeko, iragana gogoratzeko, entretenitzeko eta etorkizuna irudikatzeko tresna baliotsua da" adierazi du. Urtea amaitu bitartean, hamabost ikuskizun gehiago eskainiko dira, "osasun alarmak eragindako ziurgabetasunagatik", baina, obrak hilero aurkeztuko dira.
San Agustin kulturguneak ateak ireki ahal izateko, Osasun sailak ezarritako protokoloen neurriak beteko dira. Horrela, aforoa %60koa izango da, besteak beste.