Durangoko saltokiek irailaren 3ra arteko epea edukiko dute Eskola Bonoa kanpainan izena emateko

Anboto 2020ko abu. 27a, 10:00

Durangoko Udalak hiru bonu-kanpaina prestatu ditu Berraktibazio Planaren baitan. Eskola Bonoa horietako bigarrena izango da; irailaren 7an hasiko da, eta negozioek 3ra arteko epea izango dute izena emateko. 

Kanpainaren helburua ikasleen ikastetxeetarako itzuleran laguntzea, eta Durangoko komertzio txikia babestea izango da. "Aurreko urteekin alderatuta, merkataritza bonuetara bideratutako diru-kopurua %300 igo dugu. Komertzio eta negozio txikiei laguntzeaz gainera, behar gehien duten familiei laguntzeko aukera ematen diete bono hauek" adierazi dute udal iturriek.

Hirugarren kanpaina gabonetan jarriko du martxan Durangoko Udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!