Durangon emakume bat bortxatu dutela salatu du DAFAk

Anboto 2020ko abu. 25a, 22:21
Artxiboko irudia.

"Durangoko gizon batek emakume bat bortxatu du Durangon azken astean", salatu du Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak. Erasoa salatzeko, mobilizazioa egingo dute eguenean. 20:00etarako egin dute deialdia, Landakon. 

Emakumeak Ertzaintzaren komisaldegian jasotako tratua ere salatu du talde feministak. "Ez zuten bere hitza sinetsi eta ez ziren indarkeria sexistaren aurka dauden protokolo eta bitarteko publikoak haren mesedetan jarri". Beste alde batetik, erakundeei "neurri sakonak exigitu" dizkiete. "Emakumeon hitza zalantzan ez jartzeaz gainera, beharrezko laguntza juridiko, sozial eta osasun baliabideak eskaini behar dituzte. Bada garaia hitzetatik praktikara pasatzeko".

Ertzaintzaren arabera, abuztuaren 22an 48 urteko gizon bat atxilotu zuen "sexu askatasunaren aurkako delitua" leporatuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!