Gizonezko bat atxilotu dute Durangon Ertzaintzaren "agenteei eraso egiten saiatzea" leporatuta

Anboto 2020ko abu. 24a, 20:28

Gizonezko bat autobusean maskararik barik zegoela eta, gidariak ibilgailua geratzea erabaki ostean jazo da gertakaria. Ertzaintzaren patruila bat hurbildu, eta agenteak "erasotzen saiatzeagatik" atxilotu dute gizonezkoa. 

Ertzaintzaren iturrien arabera, agenteek gizonezkoari ibilgailutik jaisteko agindu diote, eta honek ez du agindua bete. Ostean, "agenteak erasotzen saiatu" da gizonezkoa, eta ondorioz atxilotu egin dute. 

Durangoko Frai Juan de Zumarraga kalean izan da gertakaria; Durangoko udaltzaingoaren patruila bat ere bertaratu da. Atxilotua 45 urteko gizonezkoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!