Uda Kulturaz Blai jaialdiaren baitan, Dantzaz konpainian Une eta Basoa ikuskizunak taularatuko ditu zapatuan. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da, eta euririk ezean Ezkurdin izango da. Saioa doakoa izango den arren, aforo mugatua egongo da, beraz, sarrerak hartzea ezinbestekoa izango da. Sarrerak Durangoko Arte eta Historia museoan hartu daitezke, edota kutxabanken webgunean.