Durangoko Udalak umeentzat zuzendutako lau film erosi eta Zugaza zine-aretoan eskainiko ditu abuztuaren 24, 26, 31 eta irailaren 2an, eguerdiko hamabietan. Filmak 4 eta 10 urte bitarteko umeentzat gomendatuta daude, eta txikienentzako sarrerakdoan izango dira. Gonbidapen horiek Zugaza zine-aretoan bertan jaso ahalko dira.
FILMAK:
Abuztuak 24 - Luis eta Estralurtarrak
Abuztuak 26 - Oin handiaren semea
Abuztuak 31 - Lur eta Amets
Irailak 2 - Mr Link
Laguntzak kulturgintza arloan
Pandemiak eragindako kalteei aurre egin asmoz, hainbat laguntza martxan jarri ditu Durangoko Udalak, eta jarriko ditu. Durangoko Udaletik adierazi dutenez, kulturgintza arloan ere "indar berezia" egingo da, eta esaterako, udazkenean Kultur Bonoak eta sortzaileentzako 100.000 euroko diru-partida bat jarriko dute. “Beste sektore batzuk bezala, oso egoera prekarioan eta larrian dagoen sektore bat da kulturgintza, eta udal honek oso argi dauka kulturarik gabeko herri bat ezin dela inondik inora berpiztu. Horregatik, beste sektoreei bideratutako laguntzez gain, kulturari bultzadatxoa eman nahi diogu”, adierazi dute udal ordezkariek.