[BIDEOA] Durangon, sastraketan harrapatuta zegoen saia erreskatatu dute suhiltzaileek

Anboto 2020ko abu. 15a, 17:03

Sanrokebide inguruan gertatu da, saihesbiderako biribilgunera bidean.

Sai bat sastraka artetik irten ezinik zebilela ikusita, herritar batek udaltzaingoei abisua eman die, 15:00 inguruan. Hauek tokira joan eta suhiltzaileei deitzea erabaki dute. Suhiltzaileek ingurua garbitu eta sastraken artera sartu dira saia handik ateratzeko. Saiak ez du zauri larririk. Suhiltzaileen parkera eraman eta han apur batean aske utzi dute atseden hartu dezan. Ondoren, bere habitatera itzuliko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!