Telefono bidezko iruzur baten inguruan ohartarazi du Durangoko Udalak

Anboto 2020ko abu. 13a, 18:36

Microsoft-eko langileak balira bezala dei egiten duten pertsona batzuek bankuko kontuen informazioa eskatzen diete hainbat pertsonari, ohar batean informatu dutenez.

Gertaera horien aurrean, Durangoko Udalak dei horiei "kasurik ez" egiteko eta "Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko" eskatu die herritarrei, gertatutakoaren berri emateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!