Eguzkitzan istripua izan eta gero auto-gidariak ihes egin duela salatu dute auzokideek

Anboto 2020ko abu. 9a, 22:09

Bizilagunek diotenez azken urteotan hiru istripu larri izan dira. Kasu gehienetan auto-gidariek alde egiten dutela diote. Udalari irtenbideak bilatzeko eskatu diote. 

Eguzkitzako bizilagunek arduraz bizi dute bide segurtasunarekin auzoan duten egoera. Sarritan istripuak gertatzen direla gogoratu dute. Gaur bertan, auto batek bihurgune batean istripua izan du eta alde egin du. Auzokideek diotenez, "autoak olio arrastoa utzi du bidean, eta aztarna hori jarraituz topatu dute ibilgailua Abadiñon". 

Auzokideek udalagaz batzarra egin zuten auzoko egoeraren berri emateko, eta irtenbideak bilatzeko beharra mahai gainean utzi zutela azpimarratu dute. Udalari konponbidea bilatzeko eskatu diote. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!